Erinias taberna

Amaia Ormaetxea
Elkar, 1998
Eleberria

2016-02-14 6 iruzkin

Liburu honetan Jenniferrek polizia bezala argitzen duen lehen kasua kontatzen digu. James Maccrae alarguna bere etxeak su hartzean hil egin da, eta suhiltzaileek sutea norbaitek eragin duela susmatzen dute. Egia ote da? Hala bada, nor izan daiteke hiltzailea? Zer ikusirik ba ote du hildakoaren gaztetako bizitzak? Nortzuk ziren hura bisitatzen zuten gizonak? Zergatik adoptatu nahi ote dituzte Lessing-tarrek Maccrae jaunaren seme-alabak? Txarra ote da benetan Erinias Taberna haur hauentzat? Saia zaitez galdera guzti hauei erantzuten eta kasua Jenniferrek baino lehenago argitzen. Animo!



6 iruzkin "Erinias taberna"

  1. Marta
    Marta
    2016-04-19 Kurutziaga ikastola

    Herri txiki bateko etxe batean sute bat izan da eta horrek, arazo handiak sortuko dituen sutea da. Sutearen ondorioz, etxe horretan bizitako familiako aital hil egin da , seme alabak bakarrik geratuz. Iaz ama istripu batean hil egin zen. Baina hori ez da guztia , suhiltzaileek diotenez , kasu honetan sutea eragina izan da , norbaitek sortu du...Kasu hau , Haydock andereinoaren lana izango da.

    Lexiko informala erabiltzen du .Istorio laburra da , baina, hainbat eta hainbat ekintza agertzen dira .Misteriozkoa da eta amaiera harrigarria dauka . Misteriozko liburuak gustuko badituzu , liburu hau zuretzat egina dago !

  2. Leire Campos
    Leire Campos
    2016-04-08 Nuestra SeƱora del Carmen Ikastetxea _ Bilbo

    Erinias taberna Amaia Ormaetxeak idatzi zuen 16 urte zituenean,eta istorioa honetan datza:
    Duela hilabete batzuk, James Maccraeren etxea erre zen, eta hura hil egin zen baina bere seme-alabak, ez; haie kLessingarrenekin, haien auzokideekin bizi dira. Orain, suhiltzaileek,sutea apropos egin zutela esaten dute eta hau Jenniferren lehen kasua da. Zerbait izango du komunean Erinias tabernak kasuarekin? Nork hil ote du Maccrae jauna?
    Niri gustatu zait poliziazko eleberri hau,pertsonaiak, ez dira hasieran esaten duten bezalakoak eta pistak ematen dizkizu zuk ere hiltzailea aurkitzeko.

  3. Ane Valdivielso
    Ane Valdivielso
    2016-02-19 Asti Leku ikastola

    Nik Eriniaz tabernan aukeratu dut zeren eta oso interesgarria baita,misteriozkoa da, eta oso istorio polita kontatzen du.Istoriarekin asko ikasten duzu, libuaruaren gaia oso arrunta da eta.Ez ditu marrazki asko, baina dituen guztiak oso politak dira.

  4. Peio Garcia
    Peio Garcia
    2016-02-19 Asti Leku Ikastola

    Nik liburu hau aukeratu dut, misteriozko delako, badakit misteriozko liburu asko daudela baina hau da niri gehien gustatu zaidana da zeren eta suspensea mantentzen du amaiera arte.

  5. Imanol Mena
    Imanol Mena
    2016-02-19 Asti Leku Ikastola

    Misteriozko liburua delako,intrigarekin eta kasua ondo pentsatuta dagoelako dut hain gustuko liburu hau. Liburu hau 11 urtekin irakurri nuen eta nahiz eta ez izan experientzia asko liburuekin asko gustatu zitzaidan.

  6. Irati Izagirre
    Irati Izagirre
    2016-02-14 Asti-Leku Ikastola

    Nik aukeratutako liburua Erinias taberna da, aurreneko urtean irakurri genuen eta ez neukan batere gogorik liburu hau irakurtzeko baina hasi ondoren oso entretenigarria iruditu zitzain eta orain oso gustuko dut liburua.Ez nuen espero liburua horrelakoa izatea,lasaiagoa eta aspergarriagoa espero nuen baina azkenean dibertigarria iruditu zait.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna