Eman amore

Xabier Etxeberria
Elkar, 2015
Eleberria

2016-02-18 2 iruzkin

Mutil gazte bat, gauean kontzertu batera joateko gogo itsuz, baina gurasoek uzten ez. Ezkutuan alde egingo du, baina hori ez da gauaren hasiera besterik, abenturek ez baitute etenik, eta lurpeko mundu ezezagun bat aurkituko baitu ustekabean.



2 iruzkin "Eman amore"

  1. HAIZEA DORRONSORO
    HAIZEA DORRONSORO
    2017-12-20 arratiabhi

    IZENBURUA: Eman amore
    EGILEA: Xabier Etxebarria
    ARGITALETXEA: Elkar
    URTEA: 2015

    Jon bere lagunekin geratu da, Underground diskotekako kontzertu batera joateko, bertara mundu guztia joango da, baita Jonek gogoko duen neska ere, baina arazo bat sortu da, bere gurasoak ez diote Joneri bere lagunekin joaten utziko, eta orduan Jon etxetik ihes egikeran gauza harrigarriak aurkituko ditu.

    Jon oso pertsonai ausarta eta abentura zalea da, eta edozer gauza egin nahi du bere gogoko neska erakartzeko.

    Hasieran, liburuan sartzea ez da oso erresa, ez duelako emozio askorik eta aspertu egiten zarelako, baina gero erdialdetik oso arin sartzen da. Erdialdetik abenturak eta intriga asko sortzen delako. Asko entretenitzen du bere amodio eta abenturazko historiekin

    Xabier Etxebarriaren idazteko era oso polita da, Jonetaz gauza asko kotaztzen dituelako eta gero eta gauza gehiago dakiguzelako berataz. Liburu hau fina denez nahiko arin irakurtzen da.

    13-14 urteko neska mutilentzat egokia da, animatu zaitezte liburu hau irakurtzera!!!

  2. Aintzane Palacio Rodriguez
    Aintzane Palacio Rodriguez
    2016-02-18 Dolores Ibarruri

    Liburuko gaia nire gustukoa izan da ikaragarri gustatzen zaizkidalako abenturazko eta amodiozko liburuak. Horrelako liburuak ziztu bizian irakurtzen ditut baina hau gehiago kostatu egin zait. Liburuaren ekintzak ondo lotuta daude bai, baina zerbait faltan bota egin dut liburuan. Irakurtzen hasi nintzenetik nahiko astuna bihurtu zitzaidan.
    Mutil bat, Jon Zeta izenekoak erabaki bat hartzen du beste baten bizitza salbatzeko eta horrek bere bizitza hankaz gora jartzen du.
    Hasiera nahiko astuna izan da beti korrika zeudelako eta dena bat-bateko gauza zelako- Ondoren dago korapiloa. Hemen entretenigarriagoa bihurtu da. Akzio gehiago zegoen, eta hemen izan da gauza gehienak gertatzen direlako. Amaiera asko gustatu zait. Hor musuak eta denetarik agertu direlako.
    Liburuan deskribapen falta bota egin ditut. Adibidez: Protagonistari buruz hitz egiten duenean nik eman behar diot nahi dudan itxura ez delako agertzen oso deskribapen handia. Baina beste aldetik nahiko ondo deskribatzen dute pertsonalitatea eta liburua irakurtzen duzun bitartean gehiago ezagutzen duzu pertsonaia.
    Ez naiz pertsonai batekin identifikatu. Ez naiz bere azalean ikusten. Nahiko rebeldeak ikusten diet eta nik ez naiz ausartuko beraiek egiten duten gauza batzuk egiten.
    Hiztegiaren aldetik, nahiko erraza izan da ulertzeko, baina egoerak batzuk ez ditut ulertu nahiko enrollatu egin direlako eta gero ez dakizu zeri buruz hitz egiten ari ziren. Ez dut hiztegia erabili eta nabaritzen da gazteentzako liburua dela protagonista esaten dituen hitz gehienak orain erabiltzen ditugulako.
    Azkenean bakarrik disfrutatu egin dut amaiera amodiozko momentuak izan direlako eta niri asko gustatzen zaidalako hori. Ez dut uste neskentzat gomendatuko nuenik, bakarrik mutilei beraiek protagonistaren antzekoak izan daitezkeelako.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna