Dena ilundu zen

Jaap Ter Haar
Elkar, 1997
Eleberria

Ospitalean esnatu da Ben eta ezer ez duela ikusten konturatu. Itsu gelditu da. Zer egin? Etsipenak jota gelditu? Lehengo bizimodua berregiten saiatu gurasoekin eta betiko lagunekin? Bizimodu berri bati ekin, bere ezaugarriak kontuan izanda? Hasierako ezintasuna gainditurik, itsu geldituta ere biziak aurrera segitzen duela deskubrituko du Benek, bizitzako gauzarik funtseskoenak berdinak direla, eta, axaleko itxuraren azpian, gauzen eta pertsonen egiazko izaerari antzemateko gaitasuna ere baduela.

Erantzun bat “Dena ilundu zen” bidalketan

  1. Xabier Odriozola Antoniano ikastetxea

    Ben izeneko mutiko gazte bat ospitalean esnatzen da, begiak irekitzen saiatzen ari denean konturatzen da itxu geratu dela. Bat-batean ahots oso ezaguna entzuten du, bere amaren ahotsa. ez daki zer esan eta zer egin beldurrez dabil eta berriz argia ikusteko gogoz. Gurasoek diotenez kolpe bat hartuta ospitalera eraman zuten operazio txiki bat egiteko baina zerbait gaizki irten ondoren begiak itzali zaizkio. Nola eramango du aurrera bere arazoa? Berriz argia ikusiko al du?

    Liburu interesgarria da, dramazko eleberria da; tristura, esperantza eta batez ere beldurra aipatzen dira liburuan. 9-12 urtetarako dago gomendatua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude