Deabruaren eztena

Ricardo Alcántara
Ibaizabal, 2007
Eleberria

2016-02-19 Iruzkin 1

Gustavo azkenaldian ez da azaltzen institutuan, bere gelan egoten da luzaro irten gabe, eta jarrera erasokorra du. Mutilaren amak, familia igarotzen ari den krisi handiaz jabetu beharko du —galbidean doazen senar-emazteak, seme drogazalea…—, eta orduan agian indarra batu ahal izango du, borroka egiteko eta hondamendia saihesteko. Ricardo Alcántarak Deabruaren eztena izeneko liburu honetan drogen gai delikatuari heltzen dio.



Iruzkin 1 "Deabruaren eztena"

  1. Anne Garcia Gomez
    Anne Garcia Gomez
    2016-02-19 Dolores Ibarruri

    Joakinak bere bi seme eta bere senarrarekin bizi da. Seme batek dorgazalea da eta Gustavo du izena eta istorioan gustavo sendatzen saiatzen dira.
    Liburu hau asko gustatu zait oso entretenigarria izan delako nahiz eta istorioa ez bukatu nik espero nuen moduan, eta gustatuko litzaidake Joakinak eta bere senarra berriz elkar bizitzea, Gustavok desintoxikazio zentroan sendatzea eta istorioan denok berriz elkar eta zoriontsu egotea lehen bezala. Nire lagun guztioi gomendatuko nioke historia hau irakasten gaitu bizitzan aurkitu ditzakegun arazo eta zailtasunak ausardiaz aurre egin behar dizkiegulako eta itxaropena inoiz ezin dugulako galdu eta beti positiboak izan behar garelako. Hurrengo kurtsoko 2.mailakoen ikasturtean irakurtzea proposatuko nuke, niri liburu honek irakatsi didalako jendea lagundu behar dela besteak kalte egin barik adibidez, Fernandok, harategian Cayetanori dirua hartu zionean Gustavorentzat baina azkenean bueltatu zion.
    Pertsonaien sentimenduak oso ondo deskribatzen ditu egoera psikologikoan, baina nire gusturako nahiago nuke ere pertsonaien fisikoa eta istorioa gertatzen den lekua deskribatze, nik irudimen gutxiko pertsona bat naizelako.
    Historiako pertsonai guztietatik gehien identifikatu naizenarekin izan da Marta pertsona oso alaia, segurua eta zintzoa delako.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna