Bost izarrak:Ihesaldia

Andreas Schluter
Ibaizabal, 2012
Eleberria

2016-03-29 Iruzkin 1
Aintzira batean, igeriketako lasterketa baten erdian, laguntza eskatzeko oihuak entzun ditu Ilkak. Berehala bira eman eta Thuy gaztea salbatzea lortuko du. Baina esker txarra jasoko du ahaleginak: handik gutxira, hainbat lapurreta gertatuko dira eta Ilka saltsaren erdian sartuko da ustekabean.


Iruzkin 1 "Bost izarrak:Ihesaldia"

  1. Goran Bijelic Aldekoa-Otalora
    Goran Bijelic Aldekoa-Otalora
    2016-03-31 Kurutziaga ikastola

    Bost izarrak: Ihesaldia, Andreas Schulter, Ibaizabal Argitaletxea, 2012.
    Andreas Schulterren nobela edo liburua da eta gazte txirrindulariei zuzendua da, bestela, nire ustez aspergarria egiten da. Protagonista, inoiz ez da bizikletan ibili baina badirudi bizikleta gainean ona dela. Beraz, “entrenamentu” batean, bi gizon berarengana urbiltzen dira hitz egitera, fitxatu nahian zereal marka bateko ekipokoak direlako. Fitxatzea lortzen dute eta beraien ekipoko jantziak, bizikletak… ematen dizkiote, baina bada misterio bat. Bere lagunek uste dute, dopatu egiten direla, eta lagunak zereal markako ekipoko bulegoetara sartzen dira espiatzen.

    Niri asko gustatu zait liburua, laburtxoa da eta oso entretenigarria (gaztea bazara eta bizikleta gustatzen bazaizu). Pertsonaiari dagokionez, oso lehiakorra da baina aldi berean oso lasaia.
    Fitxatu nahi dioten kapitulua gustatu zait gehien, tentsioa nabarmentzen da kapitulu horretan. Pena bat da ilustraziorik ez egotea, baina orokorrean oso polita eta gomendagarria.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna