Bosniara nahi

Juan Kruz Igerabide
Aizkorri, 2003
Eleberria

2016-04-19 Iruzkin 1

Gudatik ihesi nahian, bosniar familia batek Bartzelonara heltzea lortuko du; baina, zoritxarrez, ez dira guztiak iritsiko. Ama, alaba eta semea saiatu egingo dira beren bizitza berrira moldatzen, baina aita gogoan dute, eta gainera ez dakite bizirik diraun ala ez. Horrexegatik, Nezir gaztea Jugoslavia ohira bueltatuko da aita aurkitzeko asmoz.
Ia simetrikoak diren muturretatik kontatzen zaigu istoria dramatiko eta mingarri hau (berez gerrako istorio guztiak bezalakoa); alde batetik aita: etsaien atzaparretan ez jausteko hamaika arrisku zein abentura biziko dituena, bestetik, semea: aita berriro bizirik aurkitu arte atsedenik hartuko ez duena.
Kontaketa estiloari esker, gerra batek dakartzan etsipena, krudelitatea eta heriotza zehatz-mehatz ezagutzea izango duzue.



Iruzkin 1 "Bosniara nahi"

  1. Eneko
    Eneko
    2016-04-19 Antoniano ikastetxea

    Bosniara nahi liburua 1992-1995-eko Bosnia eta herzegovinaren arteko gerratean kokatuta dago. Arazo honek famili bat , bi zatitan banatzea eragiten du , alde batetik Ama , alaba eta semea Bartzelonara egiten dute ihes , eta beste aldetik aita , Bosnian geratu dena , sori txarrez . Banaketa honek eragiten du Ama , alaba eta semea ez jakitea aita bizirik irauten duen edo ez , horregatik Nezir semea Jugoslaviara joango da aita bizirik aurkitzera , eta aita alde berean arriskuan jarriko da bizirik irauteko .

    Liburu hau irakurtzea gogoratzen dizu zenbat kalte sorrarazten dituen konfliktu armatuak , eta liburuaren papera eta hizkien oztopoak gainditu eta pertsonaiak tokian jartzen zara. Liburu zoragarria da , eta oso entretenigarria da


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna