Bihotz nahasiak

Fernando Morillo
Ibaizabal, 2001
Eleberria

Ikasturteko lehendabiziko eguna. Nerea ikastolara joateko irrikitan dago, ondo baitaki Maitane, lagun-mina, han aurkituko duela. Aireak, ordea, abentura usain bortitza dakarkio. Neskak ezohiko zerbait susmatzen du berehala. Zer demontre ari da gertatzen?
Bi mutil berri —eta bitxi— topatzen ditu ikasgelan: Isusko eta Iban. Isuskok izaera nahasgarri bezain erakargarria dauka. Iban, berriz, isila da oso, baina ordenagailuen aurrean zeharo eraldatzen da: hackerra da.
Harreman berezia sortuko da segituan Nerea, Maitane eta bi mutilen artean, ikusi behar ez zuketen zerbait ikusten dutenean, eta ustekabeko misterio batean murgilduta amaitzen dutenean: jipoiak, Interneteko piratak, aktore ospetsu bat, Mutante ezizeneko irakasle xelebrea… Pieza ugari izango ditu xake-joko bihurtuko zaien enigma nahaspilatsu antzekoak. Jakin-minak jota, sekretuak argitzeari ekingo diote, eta laster konturatuko dira, askotan, dagoena ez dela dirudiena. Ez misterioari dagokionez, ez eta beraien arteko harremanei dagokienez ere. Eta gainera… Baina ez dugu dena hemen kontatuko, ezta? Azalpen gehiago, noski, barruan.

Erantzun bat “Bihotz nahasiak” bidalketan

  1. Gari Kurutziaga ikastola

    Nerea, protagonista, neska ausart eta beldur gabe bat da, indar handikoa gainera. Berari lagunduz, Maitane dago, bere lagunik onena, bera ere oso ausarta dena, biek batera hainbat misterio aztertzen dituzte, eta bi ikasle berrirekin batera.

    Nerea eta Maitane, ikastolako lehenengo egunerako prestatzen hasten dira, dena ondo doa, baina atetik bi mutil berri sartzen dira, Isusko eta Iban. Nerea eta Maitane bi mutilekin kalera irtetzen hasten direnean krimen baten atzean daudela ikusten dute, etxe batean sartuz lagun kuadrilak hildako bat ikusiz eta inguruko pistekin hiltzailea harrapatzen dute. Gainera Nereari Isusko gustatzen zaio, Isuskori Maitane, Maitaneri Iban eta Ibani Nerea. Horrek beraien arteko harremanean zerikusi edukiko du.

    Liburua lehen pertsonan dago idatzita, eguneroko batean. Oso laburra da, 176 orri ditu. Oso interesgarria da, eta zuri maitasuna eta krimenak gustatzen bazaizkizu, hau da zure liburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude