Bai baina ez baina bai

Pascual Alapont. Itzul: Antton Olano
Elkar, 2007
Eleberria

2016-03-29 Iruzkin 1

Maiorkarako ikasbidaian eta bertako egonaldian sotzen diren egoerez idatzi du autoreak; ikasleen artekoez, irakasleen artekoez, zein ikasle eta irakasleen artekoez. Bikote protagonistak ohiko errol aldaketa bat azaleratzen du: Istorio honetan neskak gauzak garbi ditu, ausarta da; mutila, ordea, ameslaria eta lotsatia. Umoreak istorioari laguntzen dio. Idazleak zenbait pasarteetan irria ezpainetan agertzea lortzen du.



Iruzkin 1 "Bai baina ez baina bai"

  1. Amaiur
    Amaiur
    2016-03-31 Kurutziaga ikastola

    Ikasbidaian joan behar behar diren ikasle-talde baten amodiozko istorioa kontatzen digu. Ikasbidaian Mallorcara doaz, eta itsasontzia hartzera doazenean Mariona izeneko neskatxa bat ahazten dute portuan. Bitartean neska-mutilen tarteko urbiltzeak daude. Adibidez, Victor eta Helenarena, elkar gustuko dute, baina ez dakite. Victor mutil alaia eta dibertigarria da, Helena berriz burugogor xamarra.

    Niri ez zait liburu hau batere gustatu. Ez dago batere ongi idatzita, ortografia akats asko baititu. Gainera oso istorio aspergarria eta errepikakorra da, eta amaiera astuna du. Protagonistak burugogorrak eta nekagarriak dira, eta hori gutxi balitz ekintza guztiak gordinak dira. Hizkera informala da, eta lexiko aspergarria du.
    Eta zuk nire iritzi berdina daukazu?


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna