Azken urtea Lizeoan

Joxemari Iturralde
Ibaizabal, 2002
Eleberria

2016-03-29 Iruzkin 1

RAF ezizena duen 18 urteko neska da historia honetako protagonista eta Leroux Ikastetxean bere azken urtea egin behar du. Mutil talde bat bere aurka dago baina RAF ez da kikiltzen den horietakoa. Gainera, Lizeoan gauza ezin arraroagoak hasi dira gertatzen: amodio bitxiak, hildakoak, desagertuakā€¦ Baina zer ari da gertatzen?



Iruzkin 1 "Azken urtea Lizeoan"

  1. Paul Alberdi
    Paul Alberdi
    2016-03-30 Kurutziaga ikastola

    Protagonista Raf izeneko 18 urteko neska bat da. Leroux Lizeoan azken urtea egiten ari da. Errepikatzailea da, aurreko urtean ama hil zitzaiolako eta gogoz oso txarto zebilelako. Bere ikastolan beste errepikatzaile batzuk daude beti jendeari burla egiten diotenak.
    Nire ustez istorioari misterio pixkat falta zaio, arazoak berehala konpontzen baitira. Amaiera ez genuke inola ere ez esperoko oso berezia baita. Hainbat arazo interesgarri daude baina bereala konpontzen direnez ez dute graziarik. Pertsonaien aldetik: ausartak dira eta ez dute bata bestearen beldurrik.
    Liburua orainaldian idatzita dago, eguneroko antzeko bat delako, beraz lehenengo pertsonan idatzita dago. Liburua ez da oso laburra baina luzea ere ez. Orrialde gutxi izan arren letra txikia duelako.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna