Atlas sentimentala

Patxi Zubizarreta
Alberdania, 1998
Eleberria

2016-04-19 9 iruzkin

Patxi Zubizarretaren aurreko nobelan, Eztia eta ozpinan, gazte marokotar bat zetorren Europara etorkin gisa; Atlas sentimentalean, berriz, Euskal Herriko gazte bat doa Marokora denboraldi baterako. Hango egonaldia kontatzen zaigu nobelan, hango kulturarekiko lilura. Bidaia liburua?, maitasun historia?, bietatik badu zerbait, baina bada askoz gehiago ere.



9 iruzkin "Atlas sentimentala"

  1. Ainhoa Aguilera
    Ainhoa Aguilera
    2016-04-19 El Carmelo

    Nik Atlas Sentimentala irakurri dut, eta, egia esanez, ez da txarto egon. Gai horretako liburuek ez didate arreta ematen baina klaseko liburua zen eta irakurri behar nuen. Lau egungo liburua izateko, pixka bat aspergarria iruditu zait, eta ilustraziorik ere ez dago. 13 urtetik beherako umeei gomendatuko nieke, baina pertsona batek horrelako liburu motak gustuko baditu, pentsatzen dot gustatuko zitzaiola.

  2. Nerea Larrucea
    Nerea Larrucea
    2016-04-19 El Carmelo

    Nik Atlas Sentimentala irakurri dut, gustatu zait baina apur bat aspergarria izan da. Oso errez irakurtzen da eta laburra da, baina gauza batzuk ez dira oso ondo ulertzen eta behin eta berriz irakurri behar duzu. Ez zait ondo iruditzen orri batzuetan jarten dauana, gauza horiek ez dira 13 urtekoentzat.
    Istorioa denbora oso labur batean gertatzen da eta hori niri oso arraroa iruditu zait, liburuak hainbeste orri eukitea bakarrik lau egun kontatzeko. Ez da oso interesgarria izan. Liburuak ez ditu pertsonaiak ondo azaltzen eta ezin dozu ondo jakin, zelan diren fisikoki eta psikologikoki. Ez dago ez marrazkirik ez argazkirik, dana zure buruan irudikatu behar duzu.
    Liburua ez dut asko gomendatzen ez jakenentzat irakurtzea gustatzen.

  3. Asier
    Asier
    2016-04-19 El Carmelo

    Nik Atlas Sentimentala liburua irakurri dut. Ez da izan nire gustukoa, nire ustez helduentzako, 35 urte gorakoentzako delako. Liburua parte batzuetan aspergarria da, gaiz aldatzen du eta irudi gehiago jarri behar ditu nire gusturako. Istorioa oso luzea da, nik letra tamaina desberdina jarriko nuke eta irudi gehiago. Horrela, liburuari ukitu animatua emango zion eta jendea gehiago dibertituko zen, nire ikuspuntutik. Liburua ez dago txarto, istorioaren helburua erreza da harrapatzea baina segitzea zaila da. Liburuak emozio gehiago edukitzeak ez legoke txarto.

  4. Josu
    Josu
    2016-04-19 El Carmelo

    Niri liburua gustatu zait, nahiz eta momentu batzuk oso onak ez izan. Uste dut gustatu zaidala nerabezaroko mutil bat bere bizitza deskribatzen duelako udaberriko oporretan eta oso interesgarria iruditu zait.
    Baina parte batzuk apur bat aspergarriak izan dira ez delako ia ezer gertatzen, hau da, akzio gehiago behar da batzuetan, baina beste guztia oso ondo egon da eta gomendatuko nuke.

  5. Arantza
    Arantza
    2016-04-19 El Carmelo

    Atlas sentimentala liburua asko gustatu zait. Bere hiztegia ez da oso zabala, eta, horri esker, liburua errazago irakurtzen duzu. Martini gertatzen jakon istorio oso interesgarria da, eta horrek hurrengo kapitulua irakurtzeko gogoa ematen dizu.
    Nik ez nuen pertsona guztiei Atlas sentimentala liburua gomendatuko. Bakarrik ulermen ona duten pertsonei, liburuko momentu batzuetan ez delako oso ondo ulertzen zer esaten duen, eta ez baduzu ulermen ona ez duzu liburua ulertuko. Baita ere, maitasuneko istorioak edo misterioko istorioak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatuko nieke liburu hau.

  6. Luis Montes
    Luis Montes
    2016-04-19 El CArmelo ikastetxea

    Nik Atlas Sentimentala liburua irakurri dut eta ez jate asko gustatu. Ez dut uste liburu hau 13 urteko umeentzat izatea bertan guretzako ez diren gauza asko agertzen direlako. Beste arrazoi bat da liburuak lau egunetako istorioa kontatzen duela. Lau egun horrek kontatzeko nire ustez ez da behar hainbeste hitz ezta orri. Gainera ez da argazkirik agertzen eta horrek niri asko laguntzen deust liburua ulertzeko, zeren eta argazkiekaz badakidalako zelan den pertsonaia fisikoki eta istorioa hobeto ulertzen dut.
    Laburtzen, ez zait asko gustatu liburu hau.

  7. Ane Conde
    Ane Conde
    2016-04-19 El Carmelo ikastetxea

    Atlas sentimentala liburua irakurri dut. Uste dut liburuaren tamaina ondo dagoela; ez da oso handia eta arin irakurri ahal da ez duelako orri askorik.
    Liburuaren istorioaren ideia ondo dago; mutiko bat Marokora doa eta maitemindu egiten da. Ideia ona iruditzen zait, baina ez zait asko gustatzen Martinen pertsonaia. Martin mutiko jatorra dirudi, baina liburuaren puntu batera heltzen zarenean, aspertuta amaitzen duzu; beti esaldi berdinak errepikatzen ditu eta batzuetan pentsamendu oso bereziak izaten ditu, gauza oso intimoak pentsatzen ditu maite duen neskari buruz.
    Beste alde batetik, kapitulu batzuk liburutik kendu ahal dira, ez dutelako istorioarekin zerikusirik eta betegarriak direlako. Liburua irakurtzea kostatu zait istorioa oso astiro igarotzen delako.
    Orokorrean, uste dut liburuaren ideia ona dela baina idazterakoan ez da hain interesgarria geratu. Egia esan, ez nuke liburu hau gomendatuko.

  8. Ane Arandia
    Ane Arandia
    2016-04-19 El Carmelo

    Liburu hau entretenigarria eta nahiko erraza irakurtzeko iruditu zait. Nire adineko gazteok ditugun interesak azaltzen dira: maitasuna, elkarren laguntzak, esperientziak, adiskidetasuna… etabar.
    Martin mutil gazte bat da eta bere ikuspuntutik ezagutzera ematen digu kultura berri bat. Arabiarren kulturaren ezaugarriak aurten landu ditugu Gizarte arloan eta Martinek ezagutzera eman dizkigunean, kultura horren ohiturak, paisaiak, egunerokoak… burura etorri zaizkit nik ikasitakoa eta horregatik egin zait liburu honen irakurketa atseginagoa.
    Arabiarren kultura oso desberdina da gurearekin konparatuz eta dituzten ohiturak nahiko “bereziak” dira; Martinek guzti hau azaltzean eta ulergarriagoa izateko nahian noiz behinka irudiren bat irudikatu du. Irudien erabiera lagungarria izan da berak egin dituen azalpenetan. Honek adieraztera ematen digu Martinentzat oso inportantea dela arabiar kulturaren berriak ezagutzera ematea. Kultura hori erakargarria iruditu zaio dirudienez.
    Honez gain, protagonistak aldaketa bat, behintzat nabarmenena, eman du istorio honetan. Hasieran mutil triste eta bakartia da, baina denbora igaroz mutil alaia eta lagun ona bihurtzen da. Honek erakusten digu uda egoera larri edo desatsegin bati aurre egiteko gai garela.

  9. Ainhoa Vasallo
    Ainhoa Vasallo
    2016-04-19 El Carmelo ikastetxea

    Nik irakurri dudan liburura Atlas Sentimentala da, baina ez dut asko atsegin.
    Liburuak kontatzen du zelan egiten duen sei eguneko bidaia bat. Nire ustez ez lituzke jarri beharko beste hizkuntza bateko hitzak eta hainbeste hitz arraro ere ez.
    Hau da, ez dut atsegin, ez delako oso interesgarria irakurtzeko eta, beraz, ez nuen horrelako libururik irakurriko.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna