Asmatu nor naizen

Roberto Piumini
Ibaizabal, 2006
Eleberria

2017-12-18 Iruzkin 1

«Asmatu nor naizen.» Horrela hasten da bi ikaskide gazteren arteko abentura bitxia. Beraien buruaz, sentimenduez eta beraien familiez eta institutuko ikaskideez hitz egiten duten mezu anonimoak trukatuko dituzte. Bikotean idatzitako historia da hau, eta bertan protagonistek maitasunaren eta limurtzearen hizkuntza misteriotsua ehunduko eta ikasiko dute.



Iruzkin 1 "Asmatu nor naizen"

  1. Aimar Itoiz
    Aimar Itoiz
    2017-12-20 San Miguel (Agoitz)

    Michele gustatzen zaion mutil berriari gutun bat uzten dio bizkar zorroan. Mutilak erantzuten dio, nahiz eta tranpa bat dela susmatu. Arbelaren atzean uzten dituzte gutunak baina institukoko neska batek gutuna ikusten du eta Michele eta mutilak, beste leku batean hasten dira gutonak uzten.

    Liburua gazteentzako da, maitasunezko liburu bat da eta gutunekin intriga sortzen dute, ez dakizulako zer erantzungo dion. Amodiozko eta intrigazko liburuak gustoko badituzu, liburu hau oso gomendagarria da.

    Alde batetik, liburua oso interesgarria eta kuriostasun asko sortzen du gutunekin. Beste aldetik, istorioa segidan irakurri behar da, dena ondo gogoratzeko. Gainera nahaskorra da, gutun asko daudelako eta sinatutak ez daudelako.

    Lehen esan dudan bezala, liburu hau nerabeentzat gomendagarria da, haien bizitzetan gertatu ahal diren hainbat amodiozko istorioak agertzen direlako.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna