Anne Franken egunkaria

Anne Frank

Erein, 2014
Egunerokoa

2016-03-06 Iruzkin 1

Gauza guztiak esan ahal izango dizkizut, nik uste, orain arte inori ez bezala, eta laguntza handia emango didazula espero dut esanez hasi zuen bere egunkaria, 1942ko ekainaren hamabian, Anne Frank neskatoak. Hamahiru urte bete berriak. Adin berezia, zaila, nahaspilatua. Etorkizunari dena eskatzen zaion adina, iraganaren zati handi bat arbuiatzen dena, maitasuna eta abentura eskatzen direna, desirak oraindik izen zehatzik ez mugarik ez duena. Halako gaztetxo horrek gela gutxi batzuetan ezkutatu beharra badu, eta bere harremanak etxekoengana eta beste ezkutatu gutxi batzuengana urritzen bazaizkio, bi aukera baizik ez ditu: erotu ala idatzi. Eta Anne Frankek idatzi egingo du. Arin eta bizitasun handiz, barrena hunkitzen digun zintzotasun, umore eta zorroztasun batez. Bizitza honetan gehien kostatzen dena nahi du: nor den eta zer gertatzen zaion jakin. Galera larriak, bat nerabea denean. Askatasuna nahi du, askatasun fisikoa ezin bada, pentsamenduarena: pertsona nagusiak kritikatzen du, barre egiten die; nahasmendua sentitzen du, larritasuna, eta kexu da. Baina maitasuna ere badu. Maite du Peter eta maite du bizitza. Bila ari da, gogoetan. Baina badaki jostatzen ere. Bizi da, hitz batean. Lau paretaren artean gauza asko gerta daitezke, eta neska gazte batean bihotzean mila historia. Kanpoan, Gestapo, esespena, izuaren mendea. Ez dago suspenserik, gazte literatura deitu ohi denean ohi den bezala. Ondo ezagutzen dugu, tamalez, protagonistaren akabera makurra. Geldiro irakurtzen dugu, beraz, xehetasun guztiak arakatuz, protagonistaren bizitza geuretuz emozioak betetzen gaituen arte. Anneren ahotsak, tragediaren erdian bizipoza kantatzeko gaitasunaz, betirako iraungo duen oihartzuna baitu. Tragediaren beste aldean, izan ere, bizitza baitago bizi-bizi.



Iruzkin 1 "Anne Franken egunkaria"

  1. Aiala Li
    Aiala Li
    2016-03-06 Artaza Romo BHI

    Anne Frank-en egunkaria, eguneroko da bat da. Hemen Anne deituriko neskak, Holandan gertatzen zaizkion abentura batzuk kontatzen ditu. Anneren familiak naziengandik ihes egiten ari dira, beraz, bulego bateko atzeko partean ezkutatzen dira beste familia batekin (Van Daam familiarekin) 1942ko uztailaren 9tik 1944ko abuztuaren 4rarte egon ziren bulegoaren atzeko partean ezkutaturik norbaitek zalatu arte. Harrapatu ondoren, hauei kontzetrazio-esparruetara eraman zituzten hainabt juduekin batera. Eta han dena aldatu zen.
    Bakoitzari kontzentrazio-esparru desberdin batera bidali zieten. Denak identifikatzeko naziek zenbaki batzuk markatzen zituzten haien azaletan. Orduan momentu hartatik aurrera haien izen propioak galtzen zituzten.
    Hortik aurrera...

    Nire ustez liburua oso gai sakon bat lantzen du, Hitlerrek juduei egin ziena barkaezina delako, baina bai aitortu egin behar dut, irakurtzeko pixka bat astuna dela eta askotan aspergarria.

    Ni ez nuke gure adineko neska-mutikoei gomendatuko, baizik eta agian pixka bat helduago direnei.

    Gaiari dagokionez oso landuta dago, xehetasun asko ematen ditu eta. Beraz baita ere gai honen inguru informatu nahi duten neska-mutilei gomendatuko nieke.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna