Aintzaneren koadernoa

Laida Martinez
Giltza, 2016
Eleberria

2017-12-14 2 iruzkin

Ez dago esan beharrik ez nuela herri galdu honetara etorri nahi. Gauza pilo bat utzi dut hirian: ezagutzen dudan bizimodua, ezagunak, institutuko lagunak. Hori guztia gero eta urrunago geratzen ari zen automobilak errepidean aurrera egin ahala. Eta beldur nintzen. Zer-nolako jendea bizi daiteke horrelako leku heze eta ilun batean? Zelan moldatuko naiz? Dauzkadan arazo guztiak aztertu ditut banan-banan:

  1. A)   Nik nahi ez dudan arren, amaren nobioa gurekin biziko da.
  2. B)   Etorri berria naizenez, herrian ez dut lagunik izango; horrez gain, institutua ez zait gustatuko (ziur nago), eta ez naiz ikasgairik gainditzeko gai izango.
  3. C)   A puntuaz enteratzen bada, eta horren ondoren, B puntua betetzen badut, ama zeharo haserretuko da nirekin. Eta haserre dago jadanik.


2 iruzkin "Aintzaneren koadernoa"

  1. Maddi Elizari Mina
    Maddi Elizari Mina
    2017-12-20 San Miguel (Agoitz)

    Aintzanek, herri galdu batera bizitzera joan da. Eta argi dago bera ez duela nahi. Hirian, bere bizitza guztia utzi du eta oso kezkatuta eta haserre dago. "Nola moldatuko naiz? Zer nolako jendea bizi da herri galdu honetan?" moduko galderak ari dira bere buruan biraka.

    Pertsonaien hizkera ongi ulertzen da, baina badaude ulertzen ez diren hitz batzuk ere. Elkarrizketa ugari daude eta ez dira oso korapilatsuak. Aintzanek bere koadenoan idatzitakoa kontatzen du, ondorioz, lehenengo pertsonan idatzita dago.
    Akabun gertatzen diren gauza arraro eta misteriotsuak interesa pizten dute eta horrexegatik, ez dute irakurlea aspertzen. Gainera, oso ongi idatzita dago eta oso erreala da. Beraz, ia-ia gazte batek idatzi duela badirudi.

    Aintzanek izenorde asko erabiltzen ditu gustoko ez duen jendea deitzeko: herriko sorginak, etxeko idazlea, etxeko garauak... eta hori dibertigarritasun tanta bat hematen dio istorioari. Beste aldetik, portada ez da oso deigarria ezta atzeko sinopsia ere.

    Hala ere, dena oso ondo azaltuta dago. Eta horrek, liburua arina eta ulergarria egiten du. Hamaika-hamabi urtetarako egokia da eta istorio desberdin eta berezia da, ondorioz, jende asko erakarriko du.

  2. Leire Parrón
    Leire Parrón
    2017-12-18 San Jose - Gurutzeko Alabak Ikastetxea. Errenteria

    Aintzaneren koadernoa oso liburu polita da, izan ere, idazleak Aintzaneren sentimendu guztiak liburuan oso ondo irudikatu ditu.
    Gehienbat 13-14 urteko neskei gomendatuko nieke, gauza berriak ikasiko dituztelako, liburuaren atal handi batean Aintzaneren sentimenduei buruz hitz egiten delako eta bertan bere gustuko mutila agertzen delako. Gainera, protagonistak gutxi gorabehera adin hori du.
    Aintzanek bere jaioterritik joatean, bere bizitza guztia bukatuko zela pentsatzen zuen: bere amaren senarra berriarekin eta bere anaia berriarekin elkarbizitzen ikasi behar du, ez da ikasgaiak gainditzeko gai izango, ez ditu lagun berriak egingo eta hori gutxi balitz, ikasle guztiek barre egingo diote (batez ere, bere hortzetako euskarriarengatik).
    Baina egunek aurrera egin ahala, Aintzanek berak egindako lagun berriekin batera gauzak berriak ikasiko ditu, gainera, Urko deituriko mutil batekin maitemintzen da.
    Hala ere, ez pentsa dena ondo ateratzen zaionik, ez horixe. Beste bi neska ere badaude, Kattalin eta Mari, Aintzaneri bizitza erabat zaila egiten saiatzen direnak.
    “Koaderno ziztrin maitea” horrela hasten dira liburuko kapitulu gehienak. Bere koadernoan bere burutik pasatzen diren ideia guztiak han idazten dituelako.
    Laburbilduz, amodioz, misterioz eta ekintzaz betetako liburua da. Hiztegi erraza erabiltzen du idazleak eta gramatikaren aldetik, ez da ulertzeko zaila.
    Zelan lortuko du Urkori muxu bat ematea? Kattalin eta Mariri aurre egiteko gai izango al da? Bere amaren senarra eta bere anaia berriarekin elkarbizitzea lortuko du?

    LEIRE PARRÓN, 18-12-2017


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna