Ada Goth eta sagu mamua

Chris Riddell
Ibaizabal, 2014
Eleberria

2017-12-21 Iruzkin 1

Ada Goth neskatoa Ilunpe Jauregi bitxian bizi da bere aitarekin, edonolako zerbitzariekin, eta, gutxienez, dozena erdi bat mamurekin. Baina Adak ez dauka agunik bere etxe erraldoiko txoko sakonak eta misteriotsuak haiekin aztertzeko. Egun batean Ismael ezagutuko du, usaimenik eta goserik gabeko sagu mamua. Biak elkarrekin Ilunpe Jauregiko korridoreetan barrena abiatuko dira, eta uste izandakoa baino askoz gehiago aurkituko dute…



Iruzkin 1 "Ada Goth eta sagu mamua"

  1. Eunate Iruretagoiena Alonso
    Eunate Iruretagoiena Alonso
    2017-12-21 Arratia BHI

    Ada Goth 13 urteko neska bat da, Partenoperen alaba bakarra. Partenope olerkaria, txirrindularia eta Ilunpe Jauregiaren jabea zen. Ada txikia zenean, Partenope, Ilunpe Jauregiko teilatu artean soka gainean ibiltzen hil egin zen. Ada Goth bere aita Lord Gothekin bizi da Ilunpe Jauregian, Ada Gothi asko gustatzen zaio bere etxea esploratzea, batez era gauez. Esploratzen joan dnean kuadro batzuk ikusi ditu , lehen etxe hortan zeuden zerbitzari edo laguntzaileen kuadroak. Adaren amak gonbidatzen zituen pertsona arraroak etxean zehar ibiltzen dira eta Ada atsegina izaten da haiekin.

    Pertsonaiak ez dira asko: Ada Goth, Partenope(ama,nahiz eta hilda egon), Lord Goth(aita), Baten andrea(sukaldaria), Sagu mamua... Mire pertsonai gustokoena Ada da, berataz gehien hitz egiten duelako.

    Ekintza berezia iruditu zaidana, bere etxea esploratzea gustatzen zaiola da. Bere etxea hain handia denez, ez ditu gauza asko ezagutzen eta mundu guztia ohean edo lotan dagoenean gustatzen zaio esploratzea, ez dakigu zergatik.

    Ez zait asko gustatu liburua, hizkuntza ez da ulertzen, hitz arraroak erabiltzen baititu, eta oso motela delako. Orain dela urte batzuk irakurri nuen liburu hau, baina ez zitzaidanez gustatu eta ez nuenez ulertu, nagusiagoa nintzenerako utzi nuen. Ikusi dudanagatik liburu hau ez ez dit nire bizitza osorako balioko, oso motel eta "ez ulergarria" iruditu zaidalako.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna