Abbadiaren sekretua

Fernando Morillo
Gaumin, 2012
Eleberria

2016-02-20 3 iruzkin

Abbadia Eremua liluragarria eta misteriotsua da. Alar eta Kaiet anaiak larriturik daude: badirudi zerbait beldurgarria gertatzen dela han. Bi lagun desagertu dira bertan, eta susmo latz bat dabil airean. Zer munstro mota ezkutatzen da zuhaitz artean edo gaztelu sorgingarrian?
Are okerragoa dena. Amona gerlariz jantzi eta eremura joan da, aspaldian hitza eman omen zuelako leku hura defendatuko zuela. Zoratu egin ote da?
Bi anaia gazteek eta haien lagunek proba arriskutsu asko igaroko dituzte eremuan, Antton Abbadiaren sekretuaren bila. Beraien familiako historian bertan bilatu beharko dute, izadiz eta historiaz blaituriko leku miresgarri hark gordetzen duen misterioa argitzeko.



3 iruzkin "Abbadiaren sekretua"

  1. Graxi Elosegi Madariaga
    Graxi Elosegi Madariaga
    2016-04-08 Jakintza Ikastola (Ordizia)

    Abbadiaren sekretua izeneko eleberriak, Hendaian gertaturiko istorio moduko bat kontatzen du. Hendaiako Abbadia jauregiko gertakerak hain zuzen ere.

    Pertsonaia nagusia, Alar izeneko mutiko bat da; izarzalea eta teleskopioarekin zerua behatzea ikaragarri gustatzen zaion mutikoa, Antton Abbadia bezala.

    Alarrekin batera, Kaiet (Alarren neba), hauen aitona eta Nikole; Kaieten lagun batek bizitzen dute abentura liluragarri hau.

    Alar eta Kaieten amonak, Abbadia eremua zainduko zuela zin egin zuen aspaldi, eta bertan bahiketa bat egon dela konturatzen dira. Orduan, ahalik eta azkarren Kaiet eta Alarrek Abbadiara joatea erabakitzen dute, gaixo dagoen aitona etxean utzita. Baina aitona, hauekin joaten da.

    Bertan, hainbat ertzaina eta Hendaiar daude, zer gertatzen den jakin nahian.

    Niri asko gustatu zait eleberri hau, eta abenturazaleentzat oso aproposa iruditu zait. Zu ere, irakurle, abenturazalea baldin bazara, ez itxaron gehiago, irakurri ezazu “Abbadiaren Sekretua”, merezi du!

  2. ANE URCELAI CAMPO
    ANE URCELAI CAMPO
    2016-02-24 ANITURRI (Agurain)

    Liburu hau asko gustatu zait, pertsonaiek abentura bat bizi dutelako eta ni oso abenturazalea naizelako. Gainera, misteriotsua da eta hori asko gustatzen zait
    Alar da protagonista garrantzitsuena. Izarzalea da oso, eta beti dago teleskopioarekin izarrak begiratzen, Antton Abbadia bezala. Oso azkarra da eta istorio honetan oso ondo etorri zaie bere argitasuna.
    Berarekin beste pertsonai batzuk bizi dute abentura zoragarri hau: aitona, oso gaixorik dago baina bere emaztearen bizitza arriskuan dagoenean ezin inork gelditu; Kaiet, Alarren anaia da eta mugitua da Alar ez bezala; amona, orain dela denbora asko Abbadia eremua zainduko zuela zin egin zuen, eta azkenik; Nikole, bi anaien lagunik onena.
    Liburu hau irakurtzeko gogoa sartzeko liburu honen pasarte bat idatzi dut:
    "- Alar, azkar, igo nire gainera !!! -agindu zidan aitonak.
    -Ezta pentsatu ere, aitona. Gaixo zaude.
    Aitonaren ahotsa trumoi bihurtu zen:
    -Alar, igo nire gainera. BEREHALA !!!!
    Ez nuen kontra egiten asmatu. Oso gogoz kontra igo nintzen. Ni gaztetxoa nintzen eta ez nuen ito nahi. Gutxiago nahi nuen ordea aitona itotzea ni salbatzearren.
    -Ez zaitut erortzen utziko -xuxurlatu zidan. "
    Abentura zoragarri bat bizi nahi baduzu, hautatu " Abbadiaren sekretua " . Ez zara damutuko !!!

  3. Maria Molina
    Maria Molina
    2016-02-20 Asti Leku ikastola

    Nik liburu hau aukeratu dut gustuko dudalako eta oso entretenigarri eta emozioz beteta delako.
    Marrazki gutxi izan era, oso dibertigarria eta interisgarria da.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna