A ze gaupasa!

M.A. Mintegi
Ibaizabal, 2007
Eleberria

2016-02-20 3 iruzkin

Udako gau bat da. Sei gazte kostaldeko herri batean ospatuko den rock kontzertura joango dira gaupasa ahaztezin bat egiteko asmoz. Eta halaxe gertatuko zaie, bai horixe!



3 iruzkin "A ze gaupasa!"

  1. Iker Olibares
    Iker Olibares
    2017-12-18 Arratia BHI

    Lagun talde bat kontzertu batera doazte ondo pasatzera, baina, dena tolestu zen eta txarto pasatu zuten. Gaia gertatzen zaizkion gauzak lagun talde bateri buruz doa. Pertsonaiak Leire, Miren, Igor, Josu, Iñaki eta Maider dira.

    Pertsonaietatik azkarrena Igor da eta gero ausartenak Josu eta Iñaki dira. Lagunetik leloena Miren da besteengandik banandu egiten delako eta Leire eta Maider arduratzuenak.

    Liburu hau entretenigarria izan da ekintza gehienak Mireneri aurkitzeko direlako. Baina beste ekintza batzuetan sinesgaitza iruditu zait demonioaz hitzegiten duelako.

    Lexikoa aberatsa eta luzea iruditu zait. Horregaitik liburua irakurterreza eta erina izan da. Elkarrizketak informalak izan dira. Hori dela eta irakurleen irribarrea loratuko du.

    ANIMA ZAITEZTE IRAKURTZERA!!!

    IKER OLIBARES 2017/12/10

  2. Irati
    Irati
    2016-04-12 KURUTZIAGA IKASTOLA

    Liburu hau oso interesgarria iruditu zait, izan ere, intrigazkoa izan da, eta aldi berean maitasuna eta laguntasuna ere azaldu da liburu osoan zehar. Horrez gain, gure adinerako ere oso aproposa eta deigarria da, gazte talde baten lehenengo gau pasan izandako esperientzia eta arazoei buruzko liburu bat delako.

    Esan genezake Leire dela istorio honetan protagonista, izan ere, bahitu egiten dute eta bera berreskuratzen datza istorio honek. Baina, bere beste 5 lagunak ez dira atzean gelditzen, beraiek izan baitira arazo ugari izan dituztenak bere laguna berriro ere berarekin egoteko eta beraiek amestutako gau zoragarri hori atzean utzi dutenak Leire berreskuratzeko, Igor gehienbat, berarekin maiteminduta dago eta. Horregatik, pertsonaiak interesgarriak eta politak iruditu zaizkit, batzuk beste batzuk baino gehiago, noski. Protagonista den lagun talde horretaz aparte, Leire bahituta izan duten mutikoak eta istorian zehar ageri izan diren beste hainbat pertsonaia ere oso interesgarriak eta misteriotsuak iruditu zaizkit, eta horrek asko laguntzen du, intriga sortzen baitu.

    Egia esan, Leireren pertsonaiak asko erakarri dit, alde batetik, identifikatuta sentitu naizelako, hain zuzen ere, bere izaeran: bahituta amaitzearen kausa orokorra bere burugogorkeria izan da, hau da, berak mutiko horietako baten atentzioa nahi zuen eta ez zen horrek ekarriko zituen kontzekuentzien eta arazoen kontziente izan, eta niri askotan gertatzen zait hori, zerbait benetan nahi dudanean dena ematen dut hori lortzeko, horrek izango dituen kontzekuentzia menpe izan gabe.

    Istoriaz aparte, liburua oso ondo dago, erraz irakurtzen eta ulertzen da gehiena, baliteke hitz arraroren bat izatea baina orokorrean dena ulertzen da eta hitz samar horiek ez dira liburua irakurtzen uzteko oztoporik!

    Esan dudan guztiarengatik, liburu hau gomendatzen dut, gehien bat, orain gazte garaira iristen ari direnentzat, oso interesgarria baita, gainera, ikasteko ere balio du, edo gutxienez, gauza batzuk kontuan hartzeko eta horrelako egun berezietan, hau da, jaiak direnean, kontuz ibiltzeko, horrela arazorik ez izateko eta gauaz ospatzeko aukera izateko!

  3. Aitor Jato
    Aitor Jato
    2016-02-20 Dolores Ibarruri BHI

    Liburu honen gaia asko gustatu egin zait, intriga dituzten liburuak animatzen nautelako irakurtzera. Liburua sinesgarria egin zait, pertsonaien arteko maitasun kontuak ere hor daude, eta istorio guztian zehar nagusitzen da laguntasun mugagabea.

    Igor protagonista da eta Leire, bere laguna bahitu dute. Hori da istorioaren ardatza

    Hortaz aparte, gaur egungo arazo handi batez hitz egiten du, drogaz eta ustelkeriaz eta hauek eragiten dituzten arazoez. Pertsonaiak oso interesgarriak egin zaizkit. Baina istoriako parte bat ez da hain sinesgarria izan; Igorrek bitan labanaz zauritu nahi izan zutenm bainba berak sahiestu egin ditu biak.

    Hasieratik liburuak jakin-minak sortudit, Leire, istorioan, oso azkar bahitzen dutelako. Amaiera ondo egon da, gainera ez nuen ezertarako espero.

    Liburuan pertsonaiei buruz deskribapenak daude, baina ez dute ezer ikusirik istorioarekin, deskribapenak soilik fisikoak baitira. Ni Leirerekin identifikatu naiz, izan ere, beti nahi dudana egiten dudalako, baina azkenean, horren ondorioz, kolpe handia hartzen dut. Orokorrean, pertsonaia guztiak sinesgarriak iruditu zaizkit.

    Liburua ulertzea erreza izan da, baina batzutan hiztegia erabili izan behar dut hitz batzuk ulertzeko. Hala ere, ez da oztopo handi bat izan, liburua irakurtzen disfrutatu dudalako eta interesgarria iruditu zaidalako. NIre adineko gazteei gomendatzen diet batez ere, garai honetan hasten baitira gaur egun gaupasak egiten eta nik uste dut baliagarri egingo zaiela liburu hau hurrengo jaietan kontuz ibiltzeko.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna