Lehiaketa orok bezala, gureak ere baditu sariak.

Iruzkinik  landu  eta arrazoituenari, edo, agian, motibatzaileenari eskainiko zaio saria. Auskalo. Ez dugu balorazio irizpide finkorik, iritzi guztiak irakurri eta gure aditu-taldeak hautatuko du (eztabaida sutsuan, seguru) irabazlea.

Zein den saria? Liburu-sorta bat eta joko kooperatiboak jasoko ditu irabazleak.

Irabazlearen ikastetxeak ere saria izango du, kritikari lan horretan laguntzeagatik. Beste liburu-sorta bat izango du eskolako liburutegiak.

Sari banaketa ekainean zehar egingo dugu. Eta ez kezkatu! Geu joango gara ikastetxera sariak banatzera! 🙂