Nola parte hartu?

Ei, gazte!

Lehiaketa honetan parte hartzeko, irakurri duzun libururen baten iruzkina bidali behar diguzu. Gustatu zaizun edo ez, eta zergatik; testuak sorrarazitako burutazioak; gomendatuko zenukeen eta zergatik… Azken batean kritika lehiaketa bat dugu hau, eta zure iritzia beharko genuke. Kritikari izan nahi?

Webgunearen “liburuak” atalean liburu zerrenda bat agertzen da, DBH 2. mailarako aproposak. Proposamen hutsa dira, irakurri berri duzun ezodein libururen iritzia eman baitezakezu.

Liburu bakoitzaren fitxaren azpian iruzkinak uzteko formularioa dago. Eskatzen diren datuak bete, eta “bidali” botoiari sakatu behar zaio. Besterik ez. Erraza, ezta?

Irakurritako liburuaren fitxa agertzen ez bada, “iruzkinak” atalean sartu, eta horretarako prestaturiko formularioa bete. Jarraian, bidali baino ez dago. Egun pare batean ikusgai izango dira liburua zein iruzkina.

Iruzkinik landu eta arrazoituenak saria izango du. Beraz, hasi irakurtzen!

Adi! 2019ko martxoaren 6a izango da zure iruzkina bidaltzeko azken eguna. Eta irabazleak apirileko oporren aurretik jakinaraziko ditugu, apirilean.

Sariak zeintzuk diren jakin nahi? Zoaz “sariak” atalera…