Zure ametsen hegoak zabaldu!

2017/11/1

Bueltan da Airakurri berriro ere, 2017-2018 ikasturteari ekiteko prest! Lehiaketaren hirugarren edizioa da aurtengoa, eta epeak pixka bat aurreratu ditugu. 2017ko abenduaren 20ra arte duzu zure iruzkina helarazteko.

Euskaraz irakurri duzun liburu horren (edo horien!) zuen iritzia jaso nahi dugu. Gustatu zaizuen (edo ez), zergatik, zein bukaera espero zenuen zuek… Dena jakin nahi dugu!

Eta ordainean, guk iruzkinik landuenari eta ikastetxerik saiatuenari saria emango diogu. Liburuaren egunaren bueltan liburu-sortak banatuko ditugu.

Adi, beraz! Sar zaitez “Nola parte hartu” ataletan, han azaltzen dugu-eta informazio guztia.