Albisteak

Baditugu finalistak!

2016/04/22

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur. Apirilaren 23a. Eta hori ospatzeko Airakurri proiektuaren irabazlea gaur jakinarazteko asmoa genuen. Baina… zenbat iritzi! Eta zein lan onak!!! Ezinezkoa izan zaigu gaurko erabakia hartzea. Oso zail jarri diguzue hautaketa, izugarrizko maila erakutsi diguzue.

Hasiak gara iritziak jasotzen!

2016/02/9

Horixe, bada! Hasiak gara iritziak jasotzen! 🙂 Gogoratu liburu zerrenda proposamen hutsa dela, beste libururen baten iritzia eman nahi baduzue, aurrera! Sartu “iruzkinak” atalean eta bertan idatz dezakezue. Pare bat egunetan ikusgai izango dira liburua eta iritzia.

Airakurri bueltan da!

2015/11/23

Hementxe da Airakurri berriro ere, 2015-2016 ikasturteari ekiteko prest! Laster izango duzue informazio guztia, baina gaurkoan apurtxo bat aurreratuko dizuegu.

“Beti iparralderantz” eleberria kaleratu du Jon Arretxek

2015/02/11

Afrika eta afrikarrak hobeto ezagutzen lagunduko digun eleberria da Jon Arretxek idatzi berri duena, kontinentearen egoerari eta bertako kulturei buruz hitz egingo digu. Abenturazko eleberria da, noski, eta erritmo bizi-bizikoa. “Nahiz eta gai garrantzitsu eta gogorrak izan, modu xume batean idazten saiatu naiz” dio Jonek berak. 

“Ametsetik paperera” tailerra gidatu zuen Fernando Morillok Durangoko Azokan

2015/01/15

“Ametsetik paperera” izenburupean, Fernando Morillok testu bat sortzetik paperean (edo pantailan) agertzera dagoen bidea azaldu zien Durangoko Azokara bertaratutako gaztetxoei. Idazleak bere etxeko lasaitasunean testua idazten duenetik, zer prozesu du liburu bihurtu arte? Nork hartzen du parte bide horretan? Erantzunak “Ametsetik paperera” tailerrean dituzue.

Durangoko Azokako Ikasleen Eguna bete-betea dator

2014/11/11

Azken urteotako bideari jarraiki, Durangoko Azokak Ikasleen Egun berezia antolatu du aurten ere. Abenduaren 5ean 30 saiotik gora izango dituzte Euskal Herri osotik etorritako 1.200 ikaslek. Saio horietan elkarrizketak egiteko, musika kontzertu batean parte hartzeko, edota idazleen eta editoreen lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Haur eta Gazte liburuaren Bolonia Azoka

2014/05/12

2014ko martxoaren 24tik 27ra bitartean ospatuko den Bolognako azokan, Euskal Editoreen Elkarteak, Gremio de Editores de Euskadi elkartearekin, Etxepare Institutoarekin eta APIE-EIEP elkartearekin osaturiko standean parte hartuko du.