Albisteak

Sariak labetik atera berri

2017/12/6

Urtero bezala, Airakurri proiektuko sarien artean liburu-sorta eder bat dugu. Airakurrik irakurketa sustatzeko xedea duela jakinik, ezin zen bestela izan, ezta?

Iruzkinen adibideak, Graxi Elosegi

2017/11/27

Jakintza Ikastolako Graxi Elosegiren iruzkina duzue honakoa, iazko edizioko finalistetako bat. Jasone Osororen Ezekiel liburuaren iruzkina bidali zigun Graxik.

Iruzkinen adibidea, iazko irabazlea

2017/11/13

Airakurrin parte hartu nahi, baina zer-nolako iruzkina idatzi dudan bazaude, hona hemen adibide bat. Iazko irabazlearen iruzkina duzu hau, Artaza-Romo BHI ikastetxeko Teresa Nocedak idatzia.

Zure ametsen hegoak zabaldu!

2017/11/1

Bueltan da Airakurri berriro ere, 2017-2018 ikasturteari ekiteko prest! Lehiaketaren hirugarren edizioa da aurtengoa, eta epeak pixka bat aurreratu ditugu. 2017ko abenduaren 20ra arte duzu zure iruzkina helarazteko.

Udaran liburu berriak!

2016/06/8

Zure ametsen hegoak… surfeatzen, bainatzen, eta, noski, irakurtzen hasetzeko asmoz, badatoz liburu berriak.

Sariak banatzen

2016/05/5

Atzo izan ginen Artaza-Romo BHI institutu publikoan Teresa Nocedari bere saria ematen. Jasone Osoro idazleak ere parte hartu zuen ekitaldian bere hitzen bidez. Une goxoa izan zen, benetan.

Zorionak, Teresa!!!

2016/05/2

Liburuaren Nazioarteko Egunean aipatu bezala, hiru finalisten artean iruzkin landuena zein den erabaki berri dute hainbat euskal editore profesionalek. Artaza Romo BHI-ko Teresa Nocedak egindako “Jara” liburuaren iruzkina hautatu dute aurtengo edizioko iruzkinik onen gisa.

Baditugu finalistak!

2016/04/22

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur. Apirilaren 23a. Eta hori ospatzeko Airakurri proiektuaren irabazlea gaur jakinarazteko asmoa genuen. Baina… zenbat iritzi! Eta zein lan onak!!! Ezinezkoa izan zaigu gaurko erabakia hartzea. Oso zail jarri diguzue hautaketa, izugarrizko maila erakutsi diguzue.