Urte hondarrera iritsi gara, eta Airakurriren edizio berria prest dugu. Adi, beraz, gazteak. Hasi irakurri berri dituzuen liburuen kritika eta iruzkinak prestatzen… Otsailaren 1etik martxoaren 6ra arte izango duzue zuen hitzak webgunera igotzeko aukera. Ondoren, martxo bukaerarako jakinaraziko ditugu finalistak eta apirilaren 8ko astean egingo dugu sari-banaketa. Prest lanerako? Prest gozatzeko?