Iruzkinen adibideak, Graxi Elosegi

2017/11/27

Jakintza Ikastolako Graxi Elosegiren iruzkina duzue honakoa, iazko edizioko finalistetako bat. Jasone Osororen Ezekiel liburuaren iruzkina bidali zigun Graxik.

“Emakumez beteriko bizitza, neskak, lehenengo musua, kuadrilla, motoak… Denetarik irakur daiteke Jasone Osororen eleberri honetan.

Ezekiel, hamalau urteko nerabea da eta amarekin eta arrebarekin bizi da etxean. Izan ere, haurra zena aitak “abandonatu” egin zituen.

Ezekielen kuadrila osatzen duten Leon, Etxe eta Olak ez diote inoiz neska bati musurik eman; ezta Ezekielek ere. Orduan, lehiaketa moduko bat antolatzen dute: ea nork eman lehenago neska bati musu.

Kasualitatea badirudi ere, eskolan bikotekako lan bat egin behar dute, eta Ezekieli Elena, gelako neska politena egokitzen zaio. Aukera bikaina!

Oso ondo idatzitako eta harilkaturiko eleberria da; hamahiru hamalau urte bitartekoentzat egokia. Nik, abenturazaleak gonbidatuko nituzke irakurtzera, baina beste edozein irakurlerentzat ere oso aproposa dela diot. Animatu zaitezte irakurtzera, merezi du eta!”