Bitartean, esan beharra dugu oso iruzkin interesgarriak bildu ditugula. Liburu asko eta ezberdinen kritikak bidali dizkiguzue. Mila esker lehiaketan parte hartzeagatik! Eta mila esker euskal literaturari arnasa emateagatik!
Orain editore talde batek guzti guztiak irakurriko ditu, eta hiru iruzkin sailkatuko dira finalerako. Geroago, hiru horietarik irabazlea nor den argituko dugu, eta apirilaren 2an joango gara saria banatzera. Zure ikastetxera ote da? 🙂
Otsailaren 2an izango duzue, beraz, finalisten berri. Bitartean, jarrai adi liburu berriak gomendatuko dizkiegu eta!