Durangoko Azokako Ikasleen Eguna bete-betea dator

2014/11/11

Azken urteotako bideari jarraiki, Durangoko Azokak Ikasleen Egun berezia antolatu du aurten ere. Abenduaren 5ean 30 saiotik gora izango dituzte Euskal Herri osotik etorritako 1.200 ikaslek. Saio horietan elkarrizketak egiteko, musika kontzertu batean parte hartzeko, edota idazleen eta editoreen lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Urtero egitaraua indartuz doa eta euskal kulturaren plazarik handiena bertatik bertara bizi eta ezagutzeko aukera izango dute ikasleek. Horretarako, gune guztien artean eskaintza zabala prestatu dute. Gune bakoitzak ekintza berezitua izango du. Nobedadeean artean, Durangoko museoan bi tailer egingo dira Artium eta F-Stop Durango taldearen eskutik.

Informazio gehiago hemen.