Baditugu finalistak!

2016/04/22

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur. Apirilaren 23a. Eta hori ospatzeko Airakurri proiektuaren irabazlea gaur jakinarazteko asmoa genuen. Baina… zenbat iritzi! Eta zein lan onak!!! Ezinezkoa izan zaigu gaurko erabakia hartzea. Oso zail jarri diguzue hautaketa, izugarrizko maila erakutsi diguzue.

Horiek horrela, apirilaren 29an esango dizuegu nor izan den garaile. Euskal Editoreen Elkarteko bost editore profesional ari dira une honetan horixe jorratzen. Bitartean, ordea, baditugu finalistak: Jakintza ikastolako Graxi Elosegi eta Paz de Ziganda-ko Hodei Erro “Ezekiel” liburuaren iruzkinekin, Artaza Romo BHI-ko Teresa Noceda “Jara” liburuaren iruzkinarekin eta Antoniano ikastetxeko Markel Aristi “Josu Azalaren abenturak” liburuarenarekin.

Esan beharra dugu 400 iritzitik gora jaso ditugula 20 ikastetxetako ikasleek bidaliak. Ikaragarria. Emozionatuta gaude halako harrera ikusita. Mila-mila esker gure proiektuan parte hartzeagatik.

Zorionak guzti-guztiei, eta zorte on finalistei! Ostiralean hementxe jakinaraziko dugu nor den aurtengo Airakurri proiektuko iruzkinik ederrena (gure editoreen iritziz). Laster arte!