Urte berriarekin batera abiatuko dugu Airakurriren bigarren edizioa. Euskaraz irakurri duzun liburu horren (edo horien!) zuen iritzia jaso nahi dugu. Gustatu zaizuen (edo ez), zergatik, zein bukaera espero zenuen zuek… Dena jakin nahi dugu!

Eta ordainean, guk iruzkinik landuenari eta ikastetxerik saiatuenari saria emango diogu. Liburuaren egunaren bueltan liburu-sortak banatuko ditugu.

Adi, beraz! Laster izango duzue informazio guztia webgunean, ikastetxean, eta sare sozialetan.