Otsailean aurkeztuko dizuegu gure aurpegi berria. Baina, bitartean, eta gogotsu zaudetenez… Hona hemen Asisko Urmenetak prestatu digun irudi ederra! Gustatzen zaizue? Guri asko-asko-asko gustatu zaigu. Ongi erakusten du irakurriz, etxetik irten gabe, egin ditzakegun bidaiak amaigabeak direla. Eskerrik asko, Asisko!

Otsailean, beraz, webgune berria martxan. Baina noiz hasiko da lehiaketa?! Bada, entzun ongi: martxoaren 1etik 23ra izango duzue zuen iruzkin eta kritikak bidaltzeko aukera. Horren ondotik, finalistak hautatuko ditugu, eta Liburuaren Egunaren inguruan jakinaraziko dugu irabazlea nor den. Noiz den Liburuaren Eguna? 🙂