9.elkar ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa

2017/01/26

0- 16 urte arteko haur eta gazteei zuzenduta dago, eta apirilaren 8a arteko epea izango duzue

Abian da 9. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa!

Irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz sortutako lehiaketa hau 0- 16 urte arteko haur eta gazteei zuzenduta dago, eta apirilaren 8a arteko epea izango dute euren ipuinak, ilustrazioak edo komikiak bidaltzeko.

OINARRIAK
Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:

IPUINA ILUSTRATU

Haurrek, eskolako ikasturtearen arabera, hiru maila hauetan parte hartzeko aukera edukiko dute:

A maila: HH 4 eta 5 (eta txikiagoak) B maila: LH 1 eta LH 2 C maila: LH 3 eta LH 4
Haurrek Ana Jakak idatzitako “Haur bat espazioan” ipuin labur argitaragabea ilustratu beharko dute. Ipuina hemen eskura daiteke.

Ipuinean oinarrituta egindako ilustrazioak A3 edo A4 formatodun orrian egin beharko dira. Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira.

Haur bakoitzak ilustrazio bakar bat aurkeztuko du. Ilustrazioa paperean entregatzekotan, marrazki bakoitzaren atzeko aldean datu hauek jartzea ezinbestekoa izango da:

Haurraren izen-abizenak.
Jaiotze-data.
Telefono zenbakia eta helbidea.
Ikastetxearen izena.
ILUSTRAZIOA IPUIN BILAKATU

Haurrek, eskolako ikasturtearen arabera, bi maila hauetako batean parte hartu ahal izango dute:

D maila: LH 5 eta LH 6 E maila: DBH 1 eta DBH 2
Ainara Azpiazu “Axpi”k egindako ilustrazioarekin ipuin original bat osatu beharko dute. Ilustrazioa hemen eskura daiteke.

Lan guztiak ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira eta orrialde bakar batean aurkeztu beharko dira. Ez dira orrialde bat baino gehiagotan aurkezten diren lanak onartuko.

Ipuina paperean entregatzekotan, ezinbestekoa izango da ipuin bakoitzaren atzean honako datu hauek aurkeztea:

Haurraren izen-abizenak.
Jaiotze-data.
Telefono zenbakia eta helbidea.
Ikastetxearen izena.
Ikastetxeetatik bidaltzen diren ipuinek ere datu horiek guztiak eta ikastetxearen izena jarrita izan beharko dute.

Aurreko urteetan eskolatik bidali diren ipuinen artean aukeraketa bat egitea eskatu badugu ere, hemendik aurrera ipuin guztiak bidaltzea nahiko genuke, parte hartze handiagoa izatean Laboral Kutxaren saria lortzeko aukera gehiago emango bait dizkizue.